Patxi Aznar

Sestaoko auzia

Sestaoko Auzia Arestian Sestaori buruz jasotako berriak jasanezinak izan dira, Josu Bergarak herri honetako alkateak egindako adierazpen arrazistak eta bortitzak izan direlako, horrez aparte, alkateak berak esaten duen moduan, legea askotan hautsi du. Egoera honetan normal iruditzen zait, Sestaoko zortzi lagunek, prebarikazio egotzita, alkatearen kontra aurkeztu duten salaketa, gainera jakinda, Sestaoko alkateak aitortu duen bezala, 40 erroldatze txosten dauzkala ebatzi gabe. Gertakizun larri horien ondoren, nire ustez, barkamena eskatzea nahikoa ez denez, dimisioa aurkeztu beharko zuen. Halaber, esatera nindoan auzi honetan PNVK izandako jarrerak, hain zuzen ere, alkatearen barkamena onartzen, harritu nauela, baina, Iñigo Cabacasen kasua ezagututa, non PNVk izendatu zuen ertzainaburu Cabacas hil zen egunean dispositiboa antolatu zuen pertsona, oraingoak ez nau ezustean harrapatu. Bestalde, orain herritarren haserrea ikusita, argi dagoena hauxe da: aginte desberdinetatik gai horri arreta berezia eman behar zaio, izan ere, hartzen diren erabakiak pertsonarengan oinarrituak egon behar dira; besteak beste, arartekoak Josu Bergarari emandako bost aholku, adibidez honako hau: «erroldatzearen ukapenak bizilaguna helbide horretan bizi ez dela egiaztatu izana eduki behar du oinarri, eta ez du beste kontuetan funtsatu behar».

Bilatu