Juan Luis Mugertza Unanue

Siglak

Arinak dira. Edozeinek ulertzeko modukoak. Burua ez nekatzeko asmatuta daudela ematen dute. Halarik ere, ezer gutxi esanda, gauza asko esaten dute, gauza asko gogorarazten digute (GAL, X, GEO, ZEN, EAE…), eta gauza asko ezkutatzen dute, edo ezkutatu nahi izaten dute. Izan ere, ez da oso demokratikoa CIAkoek talde mafiosoaren gainean sekretupean izandako dokumentuak lau haizetara zabaltzea, eta komunikabide ofizialek erratza ez pasatzea, besteekin horren gustura egiten duten bezala, hautsa ez harrotzeko. Dirudienez, entzulea, irakurlea informatzeko, formatzeko bestelako formatua dute nahiago, bestelako kolorea. Esaterako, pintadaren zuria (GonzALek Iñaki Gabilondori elkarrizketa batean esandakoaren zatitxo bat baino ez da: “Es imposible que algun día se puede demostrar que el gobierno ha participado en el GAL”. “Los democratas no podemos dar credibilidaz a lo que dos condenados digan a un medío”); edota odolaren gorria, GALekoek aste honetan, hilaren 16an, Ramon Orbe eta Tomas Perez Revilla, orain dela 36 urte mertzenario batzuek akabatzeko. Komunikabide hori deigarriagoa da, zirraragarriagoa, antza, jendea  kritikoagoa izateko. Hori bai, beti kondena, beti etika-kodearen komodina ahoan benetako arazoei bizkarra emateko. Ikaragarria da, eta, gainera, agintzen dute. Alabaina, ulertzekoa da. Lagun minak dira, gustuak antzekoak dituzte, eta gauza asko dute ezkutatzeko. Ala baten batek pentsatzen du orduko ertzainen buruak, Retolazak, GALez ezer gutxi jakingo zuela?  Etekin ekonomiko, politiko eta pertsonala handiak daude, tartean, ahoa zabaltzeko, elkarri mokoka jarduteko. Gainera, noiz eta orain!, hauteskundeak ate joka ditugularik, eta bat egiteko irrikatan daudelarik. Sasoia da guztiok egindakoaz gogoeta hausnartzeko, eta bestelako politika egiteko, herri honek merezi du eta.

Bilatu