Sistema desobeditu eta zapalkuntza gehiago eragin?
Pentsa dezagun Euskal Herriko leku batean, non komunitate bat koordinatzen den botereguneetatik kanpo gizarte-antolaketarako eredu alternatiboak bilatzeko; imajina dezagun pentsamendu kritikoa praktikaren bidez garatzea bilatzen duen leku bat, non bizitza ona eta bizikidetza horizontala, ekosozialismoa eta ekofeminismoa edo elikadura subiranotasuna bultzatzen diren. Imajinatzen hasita, ikus dezagun sistemari men ez egiteko espazio bat, giza eskubideei obeditzeko. Pentsa eta imajina dezagun leku bat non pentsarazten den desobedientziak bere potentzialtasuna duela publiko egiten duzunean, ezarritako legezkotasunaren eta giza eskubideen artean aukeratu behar delako.
Kritikoa den eta gizatasuna kentzen duen sistema neoliberala zalantzan jartzen duen edonor printzipio horiekin bat etorriko da, segur aski, desobedientzia zibilerantz jarraitu beharreko ibilbide-orri baten oinarria, beste mundu bat posible dela egia bihurtzeko. Hala ere, denak ez du balio bide horretatik ibiltzeko orduan. Teorian oso ondo geratzen da, baina praktikan sare klientelarrak eta negozio-aukerak ehuntzeari ekiten badiozu, giza eskubideak eta intentsitate txikiko esklabotza produktu gisa erabiliz; eskubideen aktibista izatetik, azpikoak menderatzeko eta zapaltzeko boterea erabiltzera igarotzen bazara, eta pertsona migratuak zure sozietate-jarduerak areagotzeko erabiltzen badituzu, patronal esplotatzailearen, pentsamolde klasista-kolonialaren, harrokeria duen jauntxoa zara. Izan ere, leku bukoliko horretan ezkerreko egitura politikoetatik kanpo dagoen jendea dago, mugimendu sozialetarako eredu dena, baina klase printzipioak traizionatzen dituena burgesia elitistaren erotika besarkatzeko.
Lurralde batean, Artea-Arratian, non botere-harreman hierarkikoak dauden, non errentetatik bizi den jendea jarraitu beharreko ereduko pegatina nartzisista eternalarekin, gainerako pertsonek zor dietena. Nahiz eta zapalkuntza krudelak eginarazi.