Subjektu politikoa izatea
Beñi Agirre | Idazle eta historialaria
2019/11/08

Telebistako solasaldi batean entzun nion emakumezko bati: «emakumea subjektu politikoa da». Baieztapenak ez du gainditzen logika formalaren eta gaiari buruzko konbentzio orokorren formulaziorik. Ez du logikarik pentsatzea Cayetana Alvarez de Toledo subjektua dela emakumezkoa delako eta Joseba Asiron ez, gizonezkoa izatea tokatu zaiolako.
Beste kontu bat litzateke «feminismoa subjektu politikoa da» esango bagenu. Feminismoa gizartea eraldatzeko jendarteko mugimendua bezala hartuta. Kasu honetan, Asiron (eraldaketa horretako ere partaidea delakoan) subjektua litzateke eta Alvarez de Toledo estatu quoren (Herrien estatu-zapaltzaile eta patriarkalaren partaide) defendatzaileen aldean legoke.

Herri bat, itoarazten duten kultura eta hizkuntzaren defendatzaileak, estatu-nazioaren injustizia sufritzen dutenak eta abar, ahalduntzen direnean bihurtzen dira subjektu politiko. Euskaraz egiten dutenak, ikasi eta erabiltzen dutenak, elebakartasun gaztelarraren (frantsesaren) aurrean ahalduntzen direnean «subjektu kolektibo eragile» bihurtzen dira. Bai, euskaldunok ere, euskaraz egiten dugunok ere, subjektu politiko gara.

Oharra: ez nahastu subjektu politikoa izatea «botoa» eman ala ez ematearekin.

Artikuluak
Jesus González Pazos
2020/08/10
Xabier Rodríguez y Nikolas Xamardo
2020/08/10
Gutunak
Guillermo Ruiz Irastorza | Plataforma por un Abando Habitable y Saludable
2020/08/10
Mar
Jesús Cantero Gonzalbo
2020/08/10
Xanti Begiristain Madotz | Auritz
2020/08/10
Gerardo Hernández Zorroza
2020/08/10
Azken post-ak
Fito Rodriguez
2020/08/06
Koldo Campos
2020/08/04