Teknoinperialismoa
Normalean inperialismoaz hitz egiten dugunean aurrez inbasio bat dugu buruan, expoliazio ta kultura arrotz baten inpossaketa. Kasu hau berezia da, kulturala soilik da, eta ez da inposatua, gainera mundu guztian ematen da. Katoliko batek esango lukeen moduan, gizadia erori da bekatuan, grinan, memelokerian, eta irteera zaila da baina posible. Kulturari aisialdia betetzeko erabiltzen dugun teknologiaz ari naiz, hots, telebisioa, musika diskoa, irratia, MPSa eta bideoak eta musika Interneten. Gailu hauek eraso psikologikoak dira, eta horregatik bere ponpan dabil psikiatriaren mundua. Ematen du jende guztiak egiten duena egitea barkagarri eta ulertzekoa dela. Jende asko, kritikoak, jarduten dute gailu horiek egokiak direla edukia aldatuta eta kalitatezkoa jarrita. Edonola gailu hauek hain kultura merkea dira kritika gutxi jasotzen dutela, nahiz eta zarama hutsa izan, taberna danak diskotekak dira edo bideoklubak. Jendeari «rolloa molatzen» dio. Baina gizakia erro naturala du, eta teknologia kulturan erro naturala bortxatzen du. Jaia eta festa bere sasoian egin behar da, inola eze une oro, honek nekea dakar, eta gailu hauetaz abusatzen denez, mundu guztia degradazioan murgilduta dabil eta hau ez da ulergarri.
Ameskerian bizi da gizartea kaja tonta kontsumituz ordu luzez egunero. Gero datoz arazo psikologikoak, heldutasun makurra, indar eza, eta espeziaren desbideratzea. Lo da herri gailu hauekin, ta are, inperialismo kultural honek zapaltzen gaitu herriaren mentalitatea txarrerako markatzen duelako. Ez da hitz egiten droga psikologikoetaz, baina hauek dira bat. Ez da inozoa herria, zabor asko irensten du teknologia hoien bitartez. Mundua aldatuko duen iraultza premiazkoa da. Debekatu behar dira gailu zapaltzailea hoiek, aurre egiteko errealitateari sormenaz, aldika aspertu egin behar bagara ere. Abstrakzio honetatik irten beharra dugu, benetan arazoak konpontzeko eskuak «zikintzeko». Linboan da mundua, libertinajean galduta. Gaizki bideratutako askatasuna, lizunkeria. Mesedez, gailu hoiek atera itzazu zure etxetik eta ez botoia sakatzeko tentaldian erori. Gora iraultza, esnatu.