Telebisio bideoen gehiegikeria
Kultura artifiziala, telebisioa, irratia, musika diskoa, MP4 eta bideo eta musika interneten... gailuaren gehiegikerian eroria da mundu osoa zoritxarrez. Iztaez merkeak dira, zenbat balio du telebista kontsumitzeak? Hutsaren pare. Baina gailu hauen kontsumoan abusatu egiten da, jendea gailu hauen kontsumoaren tentaldian erortzen da, ta berauek debekatzera , beste biderik ez dago. Masa jendeak hutsunea sentitzen du gailu hauek gabe, droga bailiran. Are gehiago gailu hauen kontsumoaren abusuak psikologia moldatzen du eta ahultzen. Beraz, drogaren kontsumoa gainditzeko etxean gailuok ez izatea bezelakorik ez. Gailu hauek soilik bere edukiaren %1a ona daukate. Taberna batetan hamnar ordutan musikarekin hiru abesti baino ez dira onak,gainontzeko abestiak zaborra dira, eta zarata honek barruko giza elkarrizketak degradatzen ditu gutxinaka gutxinaka. Teknologiaren inperio kulturalean bizi gara, teknoinperialismoa, bortxaz jokatzea da gailuok uneoro piztuta izatea.
Gailu hauek aurrerapena deitzen diete, eta beren edukietan lelokeriak eta puztzikeriak besterik ez daukate. Are, azken urtetan lan utzialdi asko ematen ari dira arazo mentalengatik. Digitalizatuta daude lanpostu ugari eta ordenagailuek nekea eta estresa dakarte. Zer esanik ez makina batekin komunikatzera ez da pertsona batekin komunikatzeaz alderatu behar eta estresa eta depresioa ugaltzen ari dira. Oxigenazioa behar dugu, giro naturalak, kultura naturala. Ekidin ezina da ordenagailuaz lan egitea, eta lan abantail asko ditu, baina gero aisialdian giza oxigenazioa behar dugu, benetazko erlajazioa, hori ez da ematen tabernan musika artifiziala topera badago, edo etxean piztuta badago telebistaeten egiten da komunikazioa pertsonen artean, ta larridura areagotu egiten da, gizatasuna behar dugu, errobt batek ez duena, giza komunikazioa etxean eta tabernan. Serioa dirudien arren, ederra da gailu horiek inguruan ez edukitzea. Gobernuak masa jendearen grina gaiztoak eragotzi behar ditu, debekatu gailu hoiek aisialdian jendea tentaldian erori ez dadin. Drogak debekatzea bezala da, ondo egina. Onura psikologiko itzelak ekarriko ditu, ta psikologoek lanik gabe geldituko dira.