Marisa Ruiz Urzainqui | Burlata

Telefonoen industria... nagusikeria

Telefonoen industriak antena bat jartzea non interesatzen zaion aukeratzen du eta lekuaren jaun eta jabe egiten da. Bizilagun eta eraikinaren jabeen iritziaren gainetik, behar izatekotan, eraikinaren teilatua desjabetu daiteke antena jartzeko.

Herritarren gainetik ere jartzen dira (3.000 sinadura baina gehiago deramatzagu Burlatan). Udalek ere ez daukate telefono konpainien diktadura, kasu honetan Vodafone, gelditzeko ahalmena.

Konpainien adituek antenen etengabeko erradiazioaren gaineko informe lasaigarriak kaleratu dituzte. Beraien esanetan ezarritako limiteak gailentzen ez badira eta segurtasun distantzia mantentzen bada, osasunerako ondorio kaltegarriak dituztela ez dago frogaturik.

Hala ere, gaur egun, argumentu hauek eskasak iruditzen zaizkigu; izan ere, azkeneko urteetan egunkariek beste herrietan egindako protestak kaleratu dituzte. Erradiazioaren efektuak sentitzen hasi direla kexatzen ari dira zenbait herrietan. Zenbait instalazioren inguruan cluster de cáncer sumatzen ari dira; "Diario de Sevilla", 2011-04-26; "La Voz de Galicia", 2011-04-15; "Noticias de Navarra", 2011-03-02; "A2 Prensa.com", 2009-11-27; "La Voz de Asturias", 2009-02-15 eta beste zenbait adibide.

Konpainietatik at egin diren ikerketa zientifikoek telefonoen industriak argitaraturiko ondorio oso ezberdinak aurkeztu dituzte. Hauen esanetan kutsadura elektromagnetikoak sor dezakeen kaltea hiru aspektu hauekin zuzenean lotuta dago: igortze-iturriaren gertutasuna, erradiazioa igortzen egoten den denbora eta emisioaren potentzia: "Bioinitative Report" (2007); "Eremu elektromagnetikoak, osasun iritziak" (Europar Parlamentuak onartua), "Steward txostena" (2002); "Reflex" europear ikerketa (2007); "Interphone" ikerketa (2010; "Bioinitiative Report" (2012)... Hauetan denetan haurrak biztanleria kaltetuena direla azpimarratzen da.

Zenbait tokitan gomendatutako erradiazio maila ehundaka aldiz gainditzen den arren, Espainiako Gobernuak ez du erantzuten. Haririk gabeko sistemak jartzen ditu, industriaren nahiak bakarrik kontutan hartuz.

Suedian sentikortasun elektromagnetikoa ezintasuna sortzen duen gaixotasuna bezala onartzen da eta gure herrialdean jada gaixotasun hau onartzen duten sententzak existitzen dira (Balentziako Erkidegoko Justizia Auzitegia).

Burlatako teilatuetan antenak ez digutu nahi, mesedez, arreta printzipioa jarri dezagun.

Udalek eta Nafarroako Gobernuak biztanleria zaharkituta geratu den eta osasunaren aurka doan legetik babesteko neurriak hartu beharko lituzkete.

Bilatu