Ainara Maia Urroz

Txekiar Errepublikako sega txapelketaren porrota

GOIZA ALTXATZEN DA, EGUZKIA ATERA BAINO LEHEN

Eguzkia goian zela abiatu ginen Donostiatik Bilbo aldera abuztuaren 15aren bezperan, bihotzeko hutsune honekin, bihotz-zati bat baitago Zilarrezko Itsasoan hondoratuta. Arratsaldeko 18:30ak inguru Czech Airlines konpainiako hegazkin batean hegaldatu nintzen beste hamabost euskaldunez osatutako talde batekin, horietako hamaika, segan egiteko prest Txekian antolatutako txapelketa batean, Bohemia eskualdean. Itzulpen lanekin laguntzeko joan nintzen beraiekin, eta Txekia ere ezagutzen dudalako, prefosta!

Bihotzeko hutsuneak ezin bete, eta aurrera segi behar, iragana atzean utziz, beti aitzina! Almitza elkarteko segalariak, lagunak, Lenka eta ni neu joan ginen Pragatik Prahatice hirira, eta hantxe jaso gintuen David Voborsky segalari txekiarrak eta txapelketaren antolatzaileak. Tipo xelebre eta nahikoa hippie-a iruditu zitzaidan baina ez nion garrantzirik eman. Herri hartan jatetxe batean afaldu genuen, Volary herrira joan aurretik. Izan ere, Mlynarovice Volary herrian dago, eta Mlynarovicera joan ginen; hantxe elkartu ginen guztiok, euskaldun guztiok eta antolatzailea.

Gizon oro koldar hutsak ez ote dira? amaiera zoriontsurik inoiz izan ez badut ere, eguneko eta gaueko «presente» eta opari txikiekin goxa dezadan bihotza: goizeko eguzkia, gaueko izarrak, oheratu aitzineko garagardo inguruko solasaldiak euskaraz, txekieraz eta alemanez. Gizonak espezie berezi batzuk dira, emakumearekin zerikusirik ez dutena. Badira salbuespenak baina orokorrean guretik urrun dira hitzetan eta ekintzetan mugitzen dira. Burmuina behar ez den tokian dute eta horrela pentsatzen dute. Horixe litzateke Dabid Voborskyren kasua, koldarra, tamalez, eta arduragabe hutsa.

Euskal segalariak mutil segailak eta lerdenak! Ligatzeko aukerarik ez, baina jende jatorra da. Almitza.eus elkartetik lauzpabost gizonek eta bik emakumek parte hartuko dute Txekiako sega txapelketa honetan, baina lehenbizi gosari-legea egin dugu Mlynarovice herrixkako Dabid antolatzailearen etxean, hamaikak inguruan. Euskal segalariak soilik daude, oraindik ez baitira iritsi ez alemanak ez eslobeniarrak, eta euskal segalariek zalantza dute ea txapelketa jokatuko den ala ez, antolatzaileak esan duelako belarrik ez dagoela. Lehenbizi txapelketako zelaiak ikuskatu behar ziren, larunbatean, abuztuak 18, jokatu behar omen zuen txapelketa baino lehen. Hura zen hura adar jotzea antolatzaileen aldetik! Esan ez digu ba Dabid Voborsky berak euririk egin ez duelako ez dagoela belarrik? Zelaien egoera ez zegoen prest oraindik txapelketa baterako, eta asko eztabaidatu ondoren, euskal segalariak haserre handik aldegitea erabakitzen dute.

Libertatea hemen badugu
galde egin gabe nehork
elgarri esku eman dezagun
gosturik ere zernahi
(Mendiaga)
Larunbateko txapelketa ustela bertan behera gelditu da: ez dago belarrik.
Aio txapelketa...
baina primeran pasa dugu gure artean Txekiako lurraldetan!
Eskerrik asko, Almitza!

Bilatu