U12
Juan Luis Mugertza Unanue
2020/05/24

Eguardion, Euskadi! Gurekin dugu inolako aurkezpenik behar ez duen, eta etxean baino ordu gehiago ETBn egiten duen taldearen managerra, eta aukera eman nahi diogu, egun garrantzitsu hori heldu bitartean, azaltzeko beraien kanpainaren nondik-norakoak. Ez dakit nahita egin duzuen, baina datak badu musikaltasun kutsu irlandarra. Hori nahita egin duzue naziorik gabeko herrien aldeko musika zabaltzeko, ala txiripa hutsa izan da? Barkatu, baina ni ez nago musika kontuan oso jantzita. Halarik ere, esan behar dizut guk ez dugula ezer txiripaz egiten; guk bertsolaritik oso gutxi dugu. Guri, aldez aurretik, dena ondo lotzea gustatzen zaigu, dena ondo egiteko. Gainera, guk gure betiko musika dugu, herria gure nahiera dantzan jartzen duena, eta ez dugu inolako asmorik, ezta gogorik ere, bestelako musika estilorekin nahasteko. Datarenak talde lana irudikatzeko aukera ematen badu ere, ez du ematen, entzun ostean taldekide batzuen iritzia, talde lan handia egin duzuenik egun hori aukeratzen, ezta? Lehen, esan dizut, eta orain berriro esatera noakizu: guk patroi bat daukagu, eta hortik ez gara mugituko. Inoiz, Begoñako Ama Birjina izango da, inoiz..., baina inoiz ez Confebask batzuek uste duten bezala. Hori bai, bozak egiteko berme guztia behar izango dugu, inolako ustekaberik gerta ez dakigun. Horregatik, gure lema nagusia oraingo hauteskundeetan "Ondasuna, munduko ondasuna" izango da. Beraz, hauteskunde kanpainan gaude, ezta? Non bizi zara, bada? Ez dakit zer esan. Lehendakaritzarako hautagaiena erabakita dago? Izan ere, ETBn betikoak zaudete, eta... demokrazia batean aukerak guztientzat antzekoak izan beharko lirateke, ezta? Muturreko egoera batean horrelako xehetasunek indarra galtzen dute. Orain, garrantzitsuena herri honek alderdi osasuntsu bat aukeratzea da, aurrera egingo badu. Orduan, egoera honek ez digu ezer erakutsi, eta lehengoetara bueltatuko gara? (konexioa galdu dugu; batzuok bestelako mundua irudikatzeko aukerarik ez dugu izango, antza). Badakizue, entzuleok! Data horretarako musika aukeratuta dago, U2 taldearen Beautiful day izenekoa, baita dantzakideak ere. Orain, gregoriano itxurako kontzertuari itxura ematea baino ez dute falta, eta Agur Jauna! kantatzea borobiltzeko.

Artikuluak
Sabino Cuadra Lasarte
2020/08/07
Pablo Lorente Zapatería
2020/08/07
Josu Iraeta
2020/08/07
Isidoro Berdié Bueno
2020/08/07
Gutunak
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
2020/08/07
Goio González | Afiliado a CGT-LKN Nafarroa
2020/08/05
Juan José Dapousa Garma | Bilbo
2020/08/05
Jesús María Aragón Samanes | Secretario General Federal del Partido Carlista
2020/08/05
Azken post-ak
Fito Rodriguez
2020/08/06
Koldo Campos
2020/08/04