Urkullu eta bere autobusa
Ostegunean Eusko Jaurlaritzak Giza Eskubidearen alde lanean diharduen eragile bat saritu zuen. Giza Eskubideak ez dira lehengo eguneko bezalako ekitaldietan lortu. Giza Eskubideak aldarrikatuz lortu dira. Egun horretan sortutako irudiak gogoratzen dit Rosa Parks autobusean eserita, han egoteko eskubidea aldarrikatzen. Ez zen bere autobusa. Guztiona zena. Baina seguru nago autobus horretan Urkullu jauna bezalako intrantsigente asko egongo zirela. Haien autobusa zela pentsatzen. Imajina dezaket nola hurbilduko zitzaion txoferra, eta lehengo eguneko bezalako esaldia esango ziola. «Zuek baduzue zuen tokia hor atzean, hau gure autobusa da, eta, beraz, lekua hori utzi behar duzue».
Benetan Urkullu jauna, harrituta utzi ninduzun. Ederto irudikatu zaren. Eta besteok ikasi dugu bidea: aldarrikatzera!!!