Wellington eta Castaños kale izendegietatik kendu
Orain gutxi, Donostia erre eta suntsitu zuteneko 200. urteurrena gogoratu da. Denbora asko pasa da baina zitalkeria horren arduradunen izen-abizenak aski ezagunak dira. Batetik aliatuen armadaren burua zen Wellingtongo Dukea eta, erabat ziur ez gaude ere, susmo guztiak Espainiako Castaños jeneralengan ere jarrita daude, bere onespenik gabe Wellingtonek egin zuena ez zuelako egingo.
Gure historiaren pasarte tristeenetakoa izanik, harrigarriena hauxe da: nola da posible Bilboko kale izendegian Castaños jeneralari eta Gasteizko kale izendegian Wellingtongo Dukeari kale izenak eskaini izana?
Polita litzateke Bilboko eta Gasteizko Udalek Donostiako suntsiketaren urteurren honetan kale izen horiek kentzea!