Zabor gizartea
Xabier Gutiérrez | Zornotza
2012/12/19

Hori da garena. Dendetako eta bankuetako atetan dirua eskatzen duen pertsona ikusten dugunean beste aldera begiratzen dugulako.

Atzerritarrek lana kentzen digutela eta diru-laguntzak eta babesturiko pisu guztiak ematen dizkietela esaten jarraitzen dugu, ijitoak itxura txarra daukatela eta ekialdetik etorritako pertsonak lapurtzera etorri direla.

Gure bizitza hutsetan alai jarraitzen dugu hurrengo oporretan pentsatzen senideak eta lagunak langabezian eta txarto pasatzen dauden bitartean. Mozkortzen jarraitzen dugu eta arropa eta auto hoberenak erosten ditugu auzokidea etxetik kaleratzen izaten ari den bitartean eta mugitu ere ez gara egiten.

Alboko enpresan langile guztiak kaleratuak izan dira eta ez zaigu inporta edo ondoko herriko enpresa batean ERE jarri diete langile guztiei eragiten diena. Zuk lana daukazulako zer inporta besteak.

Ez zaigu inporta Abiadura handiko Trenerako eraiki duten biaduktuaren azpitik pasatzerakoan botatako baserria ikustea.

Zabor gizarte bat gara, Mc Donaldsen edo Telepizza antzeko lekuetan zarama jaten dugulako, baserritarrek baserriak uzten dituzten bitartean.

Gizarte gaixo bat gara kapitalismoak hiltzen jarraitzen duen bitartean, gu telebistako mandoa eskuetan jarraitzen dugu beste leku batera begira.

Artikuluak
Oihana Etxebarrieta Legrand e Iñigo Martínez Zatón
2018/02/19
Nagua Alba, Rosa Martínez y Eduardo Maura
2018/02/19
Omar Boudaaoui
2018/02/19
Gutunak
Antton Garteizaurrekoa, Teresa Ruiz y Oskar Caballero | Un grupo de familias de Indautxuko Eskola
2018/02/19
Enric Vivanco Fontquerni
2018/02/19
Pedro Mari Usandizaga Añorga | Ondarroa
2018/02/19
Fermin Zabaltza Aleman | Administrazioan Euskaraz Taldea
2018/02/19
Azken post-ak
ttiklik
2018/02/16
ttiklik
2018/02/16