Zain Dezagun Urdaibai
Edorta Jimenez Hormaetxea
2019/10/08

Zain Dezagun Urdaibai Auzo Elkarteak hiru udal horietan hirigintzaren arloan indarrean dagozen arren ustez legez kanpokoak diren praktikak eta ohitura biziatzuak ikertzeko eskatuz salaketa idatzia sartu du Bizkaiko Fiskaltzan aste honetan.

Fiskaltzari aste honexetan helarazi dion idatzian herriotako azken urteotako alkateak, hirigintzan ardurak izan dituzten zinegotziak zein ustez legez kanpokoak diren erabaki jakin batzuetan aldeko botoa eman dutenak, baita idazkariak, teknikari kontratatuak eta, laburtuz, praktika horietan zerikusia izan lezaketen besteak, ikertzeko eskatu du Zain Dezagun Urdaibai Auzo Elkarteak.

Idatzian herriotako azken urteotako alkateak, hirigintzan ardurak izan dituztenak, idazkariak, teknikari kontratatuak eta, oro har, praktika horietan zerikusia izan lezaketen guztiak ikertzeko eskatu du ZDUk.

Funtsean, salaketa idatzian, azken urteotan Busturialdean ez ezik Euskal Herrian zein harago ere, Estatu mailan, guztiz zabaldurik eta erroturik dagoen eginbidea salatu da: Udal Arkitekto lanpostua lehiaketaz bete eta horretara delako arkitektoa legezko funtzionarioa izateko prozedurara jo beharrean, udal askok behin-behineko arkitektoa kontratatzen dute eta gero ostera udal-arkitektuari legozkiokeen funtzioak betearaziz. Jardunbide hori, bistan denez, legez kanpokoa da eta, horixe da ZDUk lehenik eta behin salatu duena. Alabaina, saleketa harago doa, jardunbide horri bide eman dioten, are sustatu ere egin dutenek -alkate, zinegotzi eta idazkari jakin batzuek-, ez dagoz-eta ustezko delituetatik libre. Horiek guztiak, edo batzuk behintzat, Hirigintzaren Planeamenduaren aurkako delitu jarraikian, funts publikoen bidegabeko erabilpenean eta Funtzio Publikoaren usurpazioan sartu ez ote diren ikertzeko eskatu dio ZDUk Fiskaltzari.

ZDUk jakinarazi duenarekin bat hiru udalerriotako kasuak ez dira bakarrak Busturialde eskualdean, ezta ingurukoetan ere. Hala bada, hurrengo aste eta hileetan salalketa gehiago tartekatzeko asmoa agertu du auzo elkarteak, argi utzi nahi izan duela ZDU ez dela «elkarte ekologista», «Busturialderen Garapen Jasangarriaren alde» lan egiten duen elkartea baino. Horren harira «Hirigintza jasangarria da gaur egun jasangarritasun ekologiaren babesaren lehenengo beremea eta klima aldaketari aurre egiteko lehenengo frontea, gurean behintzat», adierazi du.


Idatzia osorik helbide honetan:

    https://www.slideshare.net/ZAINURDAIBAI/denuncia-fiscalia-arquitectos

Informazio zabalagoa:

     https://zaindezagunurdaibai.blogspot.com/2018/11/la-trampa-municipal-que-ayuda-explicar.html

    https://www.slideshare.net/ZAINURDAIBAI/los-contratos-administrativos-que-encubren-part-1

    https://www.slideshare.net/ZAINURDAIBAI/los-contratos-administrativos-que-encubren-part-2

Artikuluak
Mirene Begiristain eta Eneritz Otamendi
2019/10/15
Gutunak
Gerardo Hernández Zorroza
2019/10/16
Enrique Vivanco Fontquerni
2019/10/15
Javier Orcajada del Castillo | Bilbo
2019/10/15
Lolo Dominguez Albo
2019/10/14
Azken post-ak
Martin Garitano
2019/10/15
Martin Garitano
2019/10/14
Martin Garitano
2019/10/11
Martin Garitano
2019/10/10