Zaldibar
Joseba Basterra -Santutxu
2020/02/13

Lehendabizi Alberto eta Joaquin gogoan, baita bere familiarteakoak ere.

Istripua jazo eta lau egunetara ez da hurbildu familiarengana, ez lehendakaria ez arduradun politikorik azalpenen bat ematera; baina ez dute batere lotsarik eta familiarekiko begirunerik izan, hauteskundeetara deitzeko.

Ez zaizkie pertsonak inporta, hil eta sufritzen badute ere, beraiei hauteskundeak interesatzen zaizkie, irabazi eta aulki beroetan jezarri.

Gogoratzen dut «Ez, ez zentral nuklerrik ez», urte asko dira eta EAJ alderdiko buruzagiek Iberduero zentral nuklerra eraikitzen ari zen enpresaren alde; gaur AHT, Supersur, Zubieta, Zabalgarbi, Ibarbengoa, eta beste hainbat proiektu martxan; proiektu guzti horiek eraikita edo eraikitzen ari direnak enpresak dira (esan behar dirugose ase ezinak direla) gaur egun presionatzen dutenak polikoengan proiektu hoiek gauzatzeko, jakina da etekinak atera behar direla, eta ez zaie importa langileen lan baldintzak, hiltzen badira ere ez dira larrituko, helburua dirua irabaztea edozeren gainetik. Eta politikoek beti jartzen dira beraien alde.

Hauteskundeetara deitu digute, EAJ, PSE bat eginda aritu dira orain arte, ezkertuko nieke herritarrei azaltzea zenbat zabortegi dauden eta beraien kokapena, baita zein motatako zaborrak biltzen diren, zeren eta Zaldibarko zabortegian kezkak sortu dira zabor kutsakorrak egon daitezkeelakoan eta oraindik ez da agertu ez agintaririk ez ardauradunik azalpen argigarririk emateko.

Nik behintzat ez diet nire bozka horie emango.

Eta herritarrok kalean erakutsi gure ezinegona eta aserrea.

Bitartean aurki ditzatela lehen bait lehen Alberto eta Joaquinen gorpuak, familien onerako.

Artikuluak
Jonathan Martínez
2020/02/23
Eneritz Otamendi eta Mirene Begiristain
2020/02/23
Iñaki Egaña
2020/02/22
Alizia Iribarren eta Mertxe Mugika
2020/02/22
Gutunak
Iñaki Revuelta Lertxundi | Cantante
2020/02/20
Xabier Rodríguez y Nicolás Xamardo
2020/02/19
Manu Ballesteros
2020/02/19
Iraitz Lazkano Garitaonandia | Elgetako alkatea
2020/02/18
Azken post-ak
Koldo Campos
2020/02/23
Joseba Iturria
2020/02/15
Fito Rodriguez
2020/02/11