Zaldibarko zabortegia nork baimendu du
Andres Osa «Sakona»
2020/02/13

Luiziaren bidea, zenbat metro korritu duen, segurtasun baldintzak betetzen diren, eta abar hitzetik hortzera dabiltza. Bertara eraman den zaborraren kalitatea, amiantoa eta abar. Enpresa pribatua dela. Istripuaren erantzukizuna berea dela. Hondamendi naturala izan omen da, zorigaitzeko gertakizuna eta zer gehiago. Baina oso gutxi hitz egin da, guk dakigunez aipatu ere ez, non dagoen kokatuta zabortegia, zer parajetan. Luizi horren ondotik hitz jario aspergarri bezain nazkagarria entzuten ari gara, agintari batzuen disimulatze nahia agerian delarik.

Puntu bat bakarra jakin nahi dugu, paraje horretan zabortegia eraikitzeko lizentzia edo baimena nork eman duen. Hor gertatzen ari diren arazo batzuk lotsagarriak dira, baina berriro galdera, nork baimendu du paraje maldatsu, aldapatsu, desegoki horretan horrelako zabortegia egitea? Baserritarren pentsaera da “toki maldatsuetan eraikin handirik ez”. Duela sei bat urte izango dira Eibarko Astelena inguruko taberna baten aurrean entzun genuena alboan jardunean agure bati «zabortegi horrek markatuko dik bere bidea, aldapa behera». Gizon horrek esan zuena bete da. Beharbada, berak ez du ezagutu, baina esandakoa etorri da. Horrelako toki aldrebesean, arriskutsuan, zabortegia egiteko baimena nork eman du baimena? Hor zulatu behar da.

Artikuluak
Agus Hernan y Nekane Alzelai
2020/04/08
Josu Imanol Unanue Astoreka
2020/04/08
Ibon Cabo Itoiz
2020/04/08
Maider Arrieta eta Josu Estarrona
2020/04/08
Gutunak
Eneko Egibar Artola | Albaitaria eta politologoa
2020/04/08
Taufik Boukhari eta Ekaitz Fernandez
2020/04/08
Javier Orcajada del Castillo | Bilbo
2020/04/08
Raquel Paredes
2020/04/08
Azken post-ak
Fito Rodriguez
2020/04/06
Koldo Campos
2020/04/06
Koldo Campos
2020/04/04
Andoni Lubaki
2020/04/02