Idoia Guillenea Dendarieta

Zangotzako Nafarroa Oinezeri erran nahi nioke

Lehenik eta behin, Zangotzako ikastola zoriondu nahi dut Nafarroa Oinez antolatzeko egindako lanarengatik eta izandako arrakastarengatik. Baina nire kezka azaldu nahi diot; Baztan ikastolako ordezkariek lekukoa hartu ondoren dantzatutako mutil-dantzan mutilek baino ez zutelako parte hartu kontuan hartu gabe Baztanen urteak daramatzagula gizon eta emakumeak elkarrekin dantzatzeko ahaleginetan.

Lan horretan ari garenok eskertuko genukeen neskek ere dantza honetan parte hartu izana. Ziur nago saiatzen zaretela gure neska-mutilak berdintasunean hezten; horretan ez dut inolako zalantzalarik. Baina pena ematen dit horrelako aukera polita galdu izana hori guztia praktikan eramateko. Baztandar bat.

Bilatu