Iñigo Ibarra Alonso | Iruñea

Zatoz Euskaltelera?

Hiru hilabete luzez eduki nau Euskaltelek giltzape beltzera kateatuta, urte eta erdirako kontratua izenpetu izanaren aitzakiz. Kontua da, sakelekoak azken hilabeteetan ez zuela behar bezela fultzionatzen, eta noiz behinka deiak mozten zitzaizkidala. Hartara, Iruñeako dendetara jo nuen tramankulua konpondu ziezadaten, baina nire tupusterako, Euskaltelek Nafarroako bere denda guziak itxi zituela topatu nuen. Eta ez nintzen Bilboraino joanen bada... urrutitxo niretzat! Nire burua isolamendu hortan sumatuta, konpainiaz aldatzea erabaki nuen. Baina horra ezusteko latza! 150 euroko isuna neukala aldeginez gero, antza, izenpetutako baldintzak hausten nituelako. Ez beraiek Nafarroatik joanagatik, noski! Halaxe buru makurtuxe, Apirilaren 27ra arte, zakur amorratuak bezela lotuta eduki ninduten.

Tartean, hitz egite hutsagatik 88 euroko faktura potoloak ordainduta. Baldintza hobeagotara bezeroak ez gaurkotzea ez baita lapurreta hauentzat. Baina hortan ez zen amaitu nire sufrikarioa. Behin Eroski Movil-era aldegindakoan, Euskaltelek dexente puztutako azken faktura iritsi zitzaidalako. Eltzea sutan bezela berotuta, Euskaltelera deitu nuen amorrazio bizian, nik egindako dei guzien iraupena azalduko zuen extraktoa eskatzeko. Haiek ukatu ordea! Orduan, ukazioaren arrazoiak eskatu nizkien paperez bidaltzeko. Eta hura ere ukatu! Zer izkutatu badutenaren seinale. Eta zirkoari jarraibidea emateko.

Azken dei honekin jakin izan nuen, nire sakelekoan sekula santa fultzionatu ez duen Internetagatik, hilero hilero, kuota finko bat ordaintzen egondu naizela. Hori kontratatua nuenik jakin gabe, noski. Eta ‘zatoz Euskaltelera’ diote lotsagabe gaizto hauek beraien iragarkietan? Bai to!!

Bilatu