Patxi Aznar

Zerbitzua hobetzeko bidean

Orain dela bi hilabete amari iktus bat eman zionez, ospitalera eraman behar genuen. Joan ginen lehendabiziko aldian emandako tratua ona izan zen, akaso, zerbitzua asteburuetan mantsotzen zen, bigarren aldian, berriz, dena oso desberdina izan zen. Aste nagusiko ostegun gauean amak beharra zuela eta, gaueko hamabietan erizainari deitu nion. Ama ohearen gainean gaizki kokatuta zegoen eta niretzat ezinezkoa zen bakarrik mugitzea. Hamar minutu ondoren, azaldu zen erizainak itxaroteko esan zidan larrialdi batekin zebiltzala. Egoera ulertu nuen eta itxaroten gelditu nintzen erizaina etorri arte.

Hurrengo orduak nahikoa deserosoak izan ziren, nire amaren gelakidearen arnasa hartzeko tresna-gailuak jotzen besterik egiten ez baitzuen ama gelatik aldatzea eskatu nuen. Hango arduradunak hori ezin zuela egin erantzun zidan gela guztiak okupatuta zeuden eta.Txarrena gertatu zen gaueko laurak aldera, ama zeharo bustita eta dardarka zegoenez, arropa aldatzeko erizainari deitu nion, handik hogei bat minutura iritsi zen lehenengo erizainak, berriro larrialdiaren istorioa errepikatu zigun. Bigarren aldi honetan, berriz, egoera ulertzea zailagoa egin zitzaidan.

Idazkia bukatu baino lehen Osakidetzaren arduradunari hurrengoa eskatu nahi diot: gaixorik dauden pertsonak nola edo hala ez elkartzea eta bigarrena gaixoen asistentzia hobetzea.

 

Bilatu