Aritz Soloeta Garmendia I Otxandio

Zoru etikoa

Falangearen berebiziko zintzilikarioa. 1975. urtean, Francisco Franco diktadoreak Jorge Rafael Videla Argentinako komandante jenerala izandakoari oparitutako urrezko pistola. Duela 40 urte Augusto Pinochetek burututako balentriak arrazoitzen dituen oroigarria. Peru eta estatu espainolaren arteko elkarlan emankorraren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia buruak 80ko hamarkada hasieran herrialde andinoaren barne ministroari ordainetan emandako zilarrezko plaka distiratsua. Lima hiriko urre museoan behatu daiteke hau guztia, besteak beste munduko arma bilduma garrantzitsuenetako batekin batera. 1973ko irailak 11. Legebiltzar bat era demokratikoan eratzearen ametsa zeinen hauskorra izan daitekeen gogorarazten gaituen eguna. Aitzitik, Euskal Herrian ez da torturaz edota estatu kolpeez baliatzeko beharrik izan, Txileko herrialdeari garai hartan behartu izan zitzaion ibilbide berbera har dezan. Legezko bideei jarraituz lortu izan da hori, baliabide demokratikoak erabiliz soilik; izan ere, erresistentziak ez du inoiz herrialde honetan behar adina indar izan. Beraz, erakunde faxista edota munduko diktadore zein hiltzaile krudelenen hainbat objetu gordetzen dituen bilduma horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia buruaren zilarrezko plaka distiratsuak ere tokitxo bat izatearen arrazoi nagusiak zeintzuk izan litezke?

Bilatu