Zuhaitz eta Hodeiri, maitasunez!
Umetatik guri familian, ideia eta formetan “pertsonak beste guztiaren gainetik” esan eta erakutsi zigutenetik, oraingoan zuei ere berdina trasmititzen saiatzen ari gara. Pertsona ezberdinak eta ideia kontrajarriak bakoitzak bere lekua izan behar dutela, bizitza oso plurala delako, eta gainera bide batez, hortan sinisten dugulako.
Eta berriro herrian denok berdin pentsatu edo/eta jokatzen ez badugu, besteen errespetua galtzen dugu? Norberaren eta talde bateko partaide izatearen duintasunarekin beste zerbait proposatzea eta aurrera eramateko ahaleginetan “arrain haundiak arrain txikia jaten du” esamoldearekin bat egiten ez dugulako, eta etorkizuneko gizarte justuago batekin amesten dugulako…
Politika askatu!
Mesedez, zuen iritziekin pentsatzen eta bizitzen ausartu zaitezte!