NAIZ+|VALÈNCIA|2018/09/12 12:48
País Valencià: korrontearen aurka igerian

Askapenaren Herrialde Katalanetako brigadaren azken kronika honetan País Valenciàren argazki zehatza dakarte. Brigadistek 36ko gerraren eta 78ko erreformaren ondorioen berri dakarte, zein estrategia garatu dituzten bertan espainiarzaletasuna sendotzeko eta katalanera makurtzeko. Erkidegoko gobernuan izandako aldaketaren ajeak ere hizpide dituzte.

NAIZ+|2018/09/07 08:18
Askapenak Mallorcan abiatu du Herrialde Katalanetako brigadaren bidaia

Herrialde Katalanetako Askapenako brigada Balear uharteetan lehorreratu da eta Mallorcatik eman digute lehen bizipenen berri.

NAIZ+|2018/08/30 10:40
Uruguai-Euskal Herria, sufrimendutik jaiotako anaitzea

Filtroko gertakariak Euskal Herriarekiko burutu den elkartasun keinu garrantzitsuenetariko bat izan arren, ez da pasarte ezaguna euskal gazteen artean. Hala deritzote bederen, Argentina-Uruguai brigadako partaideek eta hori aldatzeko hemen euren aletxoa.

NAIZ+|2018/08/28 09:09

Askapenako brigada Euskal Herrirako bidean da Bolivia atzean utzita. Motxila baina, irakaspenez beteta dakarte eta gurekin partekatu nahi izan dute azkeneko kronika hauetan.

NAIZ+|2018/08/27 08:31
«‘Sozialismoa ez da dekretatzen, eraikitzen da’ zioen Chavezek; hori da gu orain egiten ari garena»

Venezuelak bizi duen egoera ekonomiko larriari irtenbideak bilatzeko lanetan dira herritarrak zein Maduroren Gobernua. Euskal Herritik bertaratutako Askapenaren brigada ahalegin hauen testigu da eta hala azaldu dute kronika honetan.

NAIZ+|2018/08/23 05:17
Lanbideak eta lanarekiko harremana La Pazen, Boliviako brigadisten begirada

'Cholita', 'casera', 'trufiak', zapata garbitzaileak... Boliviara joandako Askapenaren brigadistek La Paz hiriburuan topatu dituzten lanbideen inguruko argazkia dakarte azken kronikan, baita lanarekiko harremanean topatu duten ezberdintasun interesgarria ere. 

NAIZ+|2018/08/21 11:09
Argentinako Villak, sistema hegemoniko baztertzaile baten alternatibaren kabi

Argentinan den Askapaneran brigada Buenos Aireseko periferian dauden Villak ezagutu eta aho bete hortz da. Bertan aurkitu dute sistema kapitalistaren atzamarretatik kanpo osatzen eta indartzen ari den paradigma sozial eta ekonomiko berria eta ondorengo kronikan zer nolakoa den azaldu digute.

NAIZ+|2018/08/20 08:32
Botere harremanak ezbaian, Mexikon

Ikasi eta ikasi ari da Mexikon Askapenaren brigada feminista. Oraingoan, feminismo materialista frankofono mugimendu barruan kokatzen den Jules Falquet borrokalariaren irakaspenak ezagutu dituzte gertutik eta bertan ikasitakoaren laburpena igorri digute kronika honetan.

NAIZ+|2018/08/17 08:26
Venezuela itotzeko estrategiaren aurrean, egunerokoa kudeatzeko modu berriak asmatzen

Europara iristen den errelato mediatikoa buruan, Askapenaren brigadak Venezuelan aurkitutako errealitatea oso bestelakoa izan da. Egoera ekonomikoa larria bada ere, komunitateetan antolaturik, egoerari aurre egiteko estrategia berriak asmatzen dihardutela azaldu dute euren lehen kronikan.

NAIZ+|2018/08/16 08:36
 Abortua despenalizatzeko borrokaren testigu izan da Askapenaren brigada Argentinan

Joan den astean Argentinako Senatuak abortua legeztatzea errefusatu zuen; kalean ostera, milaka eta milaka emakume ziren abortua legeztatzearen alde. Haien artean ziren Euskal Herritik joandako Askapenako brigadistak eta ezezkoak irabazi bazuen ere, kalean galtzailerik ez zegoela argi dute, kontzientziak irabazi baitu borroka honetan. Hala diote igorritako kronikan.

Orria 1/ 3
HERRI INFORMAZIOA