NAIZ.INFO
BAIONA

Uztailaren 17ra atzeratu dute Juan Mari Mujikaren kontrako euroagindu eskaeraren erabakia

Juan Mari Mujikaren kontrako euroagindu eskaeraren inguruko erabakia uztailaren 17ra atzeratu du Paueko auzitegiak, haren defentsak hala eskatuta.

Juan Mari Mujika 2008ko abenduan, Baionan eman zuen prentsaurrekoan. (Bob EDME)
Juan Mari Mujika 2008ko abenduan, Baionan eman zuen prentsaurrekoan. (Bob EDME)

Gaur goizean aztertu du Paueko epaitegiak iragan astean Barkoxen atzeman zuten Juan Mari Mujika errefuxiatu ataundarraren kontrako euroagindu eskaera. Eskaera Peio Olano atxilotuta zelarik eginiko adierazpenetan oinarritu du Espainiako Entzutegi Nazionalak.

Mujikaren defentsak Olanok tortura salaketa ipini zuela argudiatu du eta, oraingoz behintzat, horren inguruko deliberorik ez dagoela arrazoitu du. Horrenbestez, tortura salaketa aztertu bitartean, euroagindua ez onartzeko eskatu du defentsak.

Erabakia uztailaren 17ra atzeratzea erabaki du Paueko auzitegiak. Bitartean, Seysseseko espetxean jarraituko du preso Mujikak.