NAIZ.INFO
DONOSTIA

Sail Ofizialeko hiru film aurkeztuko dira gaur

‘Venuto al mondo’, ‘The attack’ eta ‘Die Lebenden’ filmak aurkeztuko dira gaur Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean.

Zinemaldiaren alfonbra gorria egunero prest izaten dute izarrentzat Kursaal aurrean. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)
Zinemaldiaren alfonbra gorria egunero prest izaten dute izarrentzat Kursaal aurrean. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)

Zinemaldiaren 60. edizio honen baitan, Sail Ofizialeko hiru film aurkeztuko dira: Sergio Catellitok zuzendutako ‘Venuto al mondo’, Ziad Doueiriren ‘The attack’ eta Barbara Alberten ‘Die Lebenden’.

Italian eta Estatu espainolean ekoitzitako eta Penelope Cruz protagonista duen ‘Venuto al mondo’ filma 9.00etan eta 22.00etan proiektatuko da Kursaal 1 aretoan.

12.00etan eta 19.00etan, aldiz, areto berean aurkeztuko da hainbat herrialdetan ekoitzitako ‘The attack’ lana.

Azkenik, ‘Die Lebenden’ film austriarra 16.00etan eta 18.00etan proiektatuko dute, Kursaal 1 eta Principe 3 aretoetan, hurrenez hurren.

Film hauen aurkezpen orduak eta lekuak, zein Zinemaldiaren inguruko informazio zabala eskuratzeko, NAIZen webgune berezia bisita ezazu.