Naiz.info
Bilbo

Athleticek indartsu jarraitzen du sailkapenaren buruan

Zuri-gorriek 1 eta 4 irabazi dute Sevillaren zelaian. Realak eta Lagunak taldeak berriz, galdu egin dituzte beren partidak. Donostiarrek 0 eta 1 bukatu dute Atletico Madrilen aurka eta nafarrek 0 eta 3 Llanos Olivenzaren kontra.

Lagunak taldeak partidarik irabazi gabe jarraitzen du. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Lagunak taldeak partidarik irabazi gabe jarraitzen du. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

Athleticek oso indartsu hasi du denboraldia emakumezkoen ligan eta jokatutako lau partidak irabazi ditu. Gaur Sevilla hartu du mendean bere zelaian (1-4). Garaipen honekin sailkapenaren buruan jarriatzen dute Rayo Vallecanorekin berdinduta, madrildarrek ere partid aguztiak irabazi baitituzte.

Bestalde, Realak eta Lagunak taldeak galdu egin dituzte beren norgehiagokak. Txuri-urdinek ezin izan dute garaipen batekin ospatu Larraitz Lucasi eskainitako omenaldia eta Atletico Madrilek hiru puntuak eraman ditu (0-1). Reala sailkapenaren erdialdean dago kokaturik [Argazki galeria - CarreteroPhoto].

Nafarrak ostera, azken postuan daude kokatuta. Partida guztiak galdu dituzte eta oraingoan ere 0 eta 3 galdu dute Llanos Olivenzaren kontra.

Jarraitu NAIZen emakumezkoen ligako emaitzak eta sailkapenak.