Naiz.info
Bilbo

Gizonezko bat atxilotu dute Igorren, bikotekidea jo duelakoan

Ertzaintzak 26 urteko gaztea atxilotu du Igorren bikotekide ohia erasotzeagatik. Biktima erietxean artatu behar izan dute.

Lakuako Herrizaingo Sailaren arabera, atzo arratsaldeko 14.30ak inguruan emakume batek Ertzaintzari abisu eman zion, bikotekide ohiak jo egin zuela-eta.

Ertzaintzak emakumearekin bat egin eta hainbat ubeldura zituela frogatu zuen. Erietxera eraman behar izan zuten zauriak artatzera.

Ustezko erasotzailea, 26 urteko gaztea, Igorren atxilotu zuen ondoren.