Irati Mujika aparte epaituko dute eta bitartean espetxean egongo da

Irati Mujika amezketarra aparte epaituko dute Auzitegi Nazionalean eta bitartean espetxean edukiko dute, epaileak erabaki duenez. Gazte independentisten aurkako auzian poliziaren perituak ari dira gaur deklaratzen.

NAIZ.INFO|MADRIL|16/01/2014|0 commentaires
Iratimujika
Irati Mujika.

Irati Mujika joan zen ostegunean atxilotu zuen Polizia espainolak Aramaion eta Soto del Realen espetxeratu zuten. Gazte independentisten aurkako auzian prozesatuta dago baina urrian hasi zen epaiketan ez aurkeztea erabaki zuen, Goizane Pinedo, Unai Ruiz eta Idoya Iragorrirekin batera. Bideo batean azaldu zituzten arrazoiak.

Gaur Auzitegi Nazionalera eraman dute eta epaimahaiak aparte epaitzea erabaki du. Oraindik ez dute datarik zehaztu. Bien bitartean, espetxean edukiko dute.

Poliziaren perituak

Epaiketak aurrera jarraitzen du, poliziaren perituen testigantzekin.

INFOS ASSOCIÉES