NAIZ
PASAIA

Hondarribiak San Miguel Ligako lidergoa kendu dio Oriori, Pasaian irabazita

Hondarribiak irabazi du Pasaiako badian jokatu den estropada eta San Miguel Ligako lehen postua kendu dio Oriori, nahiz eta puntuetan berdinduta egon.

Hondarribiarrak, irabazitako banderarekin. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Hondarribiarrak, irabazitako banderarekin. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Hondarribiak erakustaldia egin du gaur arratsaldean Pasaiako badian eta La Caixa bandera etxera eramateaz gain, San Miguel Ligaren lidergoa kendu dio Oriori. Seigarren jardunaldia 63 puntura berdinduta bukatu dute bi taldeek baina hondarribiarrek bandera gehiago dituztenez sailkapenaren buru jarri dira.

Hondarribiak 19:31:52ko denboran bukatu dute estropada. Haien atzetik bigarren sartu da Kaiku, hiru segundura, eta ondoren Orio, ia hamaika segundura.

Bihar eguerdian Orioko estropada jokatuko da.