«Baldintza oso txarrak» bizi dituzte Ekaitz Sirvent, Zuhaitz Errasti eta Asier Ezeiza euskal presoek Marseillako espetxean, Etxeratek salatu duenez. Hiruak Tarasconera, Euskal Herritik 750 km ingurura, eraman behar dituzte ezarritako zigorrak betetzera baina hilabeteak daramatzate Marseillan helburu espetxera bidean; hilabete Sirvent zarauztarrak, bi hilabete Errasti eskoriatzarrak eta hiru Ezeiza hernaniarrak. Ez aurrera ez atzera egote horren ondorioz espetxean berez txarrak diren baldintzak are okerragoak direla salatu du senideen elkarteak.
Egonkortasunik ez dute, elikadura eta bizi baldintzei dagokionez egoera oso txarrean direla salatu du Etxeratek eta bisitak ere baldintzantzen dizkiela behin behineko egoera luzatu horrek. Hiruek borrokaldia abiatu dute eta patiotik ziegara itzultzerakoan uko egiteari ekin diote. Horren ondorioz zigortu egin dituzte, 14 egun pasa berri dituzte zigor ziegan eta beste 14 egon beharko dute hurrengo egunetan.