Eguna hastearekin batera, lehen hitzartzea egin dute Sareko eledun diren Joseba Azkarraga eta Bego Atxak. «Autobusak iristen ari dira jada Bilbora eta giroa nabari da kaleetan», adierazi dute, nabarmenduz autobus kopuruak gora egin duela iragan urtekoarekin alderatuta.
600 pertsona arituko dira bolondres lanetan, eta milaka izango dira Bilboko kaleak zeharkatuko dituztenak, presoen eskubideen aldeko manifestazioaren antolatzaileen ustetan. Aurtengoa berezia izango da, astebururo gurasoekin egiteko milaka kilometro egin behar dituzten motxiladun haur horietan egingo baitu azpimarra.
Pankarta eramaten arituko dira Nahikari Otaegi, Peru del Hoyo, Iñaki Lasagabaster, Anaiz Funozas, Jerome Gleize, Kirmen Uribe, Xavi Sanchez, Elisabete Bizkarralegorra, Bea Talegon eta Ramon Zallo. Amaierako irakurketa, berriz, Kike Amonarriz eta Bea talegonek egingo dute.
Hitzartzearen ostean konferentziari eman diote hasiera. Bertan aritu dira Joseba Azkarraga, David Fernandez, Anaiz Funozas, Bego Atxa eta Pilar Kaltzada, besteak beste.
David Fernandez La Bolsan: "Ellos tienen el reloj de la imposición, nosotrxs tenemos el tiempo, el tiempo de la libertad" #PrestGaide #Resolution pic.twitter.com/JMoFY4ISGK
— Sare (@sare_herritarra) 13 de enero de 2018
Kazetarien galderei erantzunez, Joseba Azkarragak baieztatu du Txetx Etcheverry bake artisauak Radio Euskadin egin adierazpena eta jendarte zibilaren inplikazioa azpimarratu du.