LABek Nafarroako Garbiketen patronala interpelatu du sektorean dagoen soldata arrakalagatik

Nafarroako Garbiketen sektoreko langileek elkarretaratzea egin dute gaur LABeko kideek Aspren (Nafarroako Garbiketa Enpresen Elkarte Profesionala) interpelatzeko sektorearen beraren barnean emakume eta gizonen artean dagoen soldata arrakalagatik.

NAIZ|CORDOVILLA|21/02/2020
Lab_limpieza
LABek Nafarroako Garbiketa sektorearen patronalaren egoitzaren aurrean, Cordovillan, gaur egin duen elkarretaratzea. (Iñigo URIZ/FOKU)

Bihar, otsailak 22, emakume eta gizonen soldata berdintasunaren egunaren bezperan, Nafarroan Garbiketen sektoreko patronalaren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin du LABek Cordovillan. Horren erakusgarri, aipatzekoa da sektore horretako gizonen %90ek peoi-espezialista kategoria dutela eta, aldiz, emakumeen %95ek peoi kategoria eta, hartara, urtean 850 euro gutxiago kobratzen dutela.

«Soldata arrakalaren aurka gero eta ahots gehiago entzuten diren arren, datuek erakusten digute oraindik oso urrun gaudela hori lortzetik. Eta hau ez da kasualitatea, baizik eta gizon eta emakumeen arteko rol-banaketa tradizionalaren, lanaren banaketa sexualaren eta egungo sistema kapitalista patriarkalak ezartzen duen bereizketa profesionalaren beste ondorio bat», nabarmendu du LAB sindikatuak.

«Soldata arrakala emakumeek jasaten dugun egiturazko bereizkeriaren ondorioa da, gizartean nahiz lan munduan. Eta Garbiketa sektorean egoera lazgarria da. Sektoreko hitzarmena negoziatzen ari den honetan, lehentasuna izan beharko luke diskriminazio hori ezabatuko duten neurri errealak ezartzeak. Ez du balio esatea ez dela bidezkoa emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzea, baina, aldi berean, hori gertatzea sustatzen jarraitzea, horretarako aukera ematen duten hitzarmenen eta legeen bidez», gaineratu du LABek.

«Garbiketako patronalak ukatu egiten du sektorean soldata arrakalarik dagoela, baina hori gezur hutsa da. Sektore honetan bi kontu daude argi eta garbi sektoreko soldata ezberdintasunaren zergatia direnak: garbiketa sektoreko gizonezkoen %90 peoi-espezialista kategorian daude, emakumeen %95 baino gehiago peoiak direnean, eta horregatik urtean 850 euro gutxiagoko kobratzen dute. Horri gehitu behar zaio gizonezko gehienak lanaldi osorako kontratatuak daudela, eta aldiz, lan egiten duten emakume gehienek lanaldi partzialak dituztela, horietako asko irrigarriak; eta horrek eragin bikoitza du soldata aldean», salatu du LABek.

INFOS ASSOCIÉES

 

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA

 

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.