Diru bilketa kanpaina berria abiatu du Integrazio Batzordeak 20. urteurrenean

Urritasuna duten Ikastoletako haurren beharrak asebetetzeko «Ikastola, Ororentzat!» kanpaina aurkeztu du Integrazio Batzordeak. Egun laguntzen dituzten 111 haurren gastuei erantzuteko 124. 00 euro behar dituzte eta diru bilketa kanpaina abiatuko dute. Ekaina bitartean hainbat ekimen antolatu dituzte dirua bildu eta «jendea sentsibilizatzeko».

Haritz Larrañaga|28/02/2020
Integraziobatzordea_senpere
«Ikastola ororentzat» kanpaina aurkeztu dute Senperen Integrazio Batzordeko kideek. Guillaume FAUVEAU

«Gure helburua urritasuna duten haurrek ikastolan ikasi ahal izateko bitartekoak eskaintzea da», adierazi du Christelle Minaberryk Integrazioa Batzordeak Senperen eskaini duen prentsaurrekoan. Florence Kurutcharry eta Maialen Elduayen kideekin batera martxan jarri duten diru bilketa kanpaina berria eta antolatu dituzten ekimenen egutegia aurkeztu dute.

Aurtengo ikasturtean urritasuna duten 111 haur ari dira ikasten Ipar Euskal Herriko ikastoletan. Hau da, duela bost urte zuten kopurua bikoiztu dute, 2015. urtean elbarritasun egoeran ziren 57 haur eskolatzen baitzituen Seaskak.

Frantziako Hezkuntza Ministerioak urritasuna duen haur bakoitzaren gastuak diruztatzen ditu, baina ez osorik. «Ministerioak haur bakoitzak 6 ordu nahikoa dituela iritzi dio, baina guk ordu gehiago diruztatu behar direla uste dugu, zeren badira oinarrizko orduez harago egiten diren ekimen asko ikasle batentzat ezinbestekoak direnak eta Ministerioak kontuan hartzen ez dituenak, beraz gure lana da hutsune hori betetzeko beharrezko dirua eskuratzea», azaldu du Florence Kurutcharryk.

Hutsune horiek betetzeko 124.000 euro behar ditu Integrazio Batzordeak, eta horregatik jarri du diru bilketa kanpaina martxan. Aurtengoan, «Ikastola, ororentzat!» izenburua izango du elkartasun kanpainak.

20 urte baino gehiago lanean

1999ko udan sortu zen Integrazio Batzordea Seaskako ikastoletan ziren ahalmen urriko haurren beharrei erantzuteko, eta ordutik, urtero antolatu dute diru bilketa kanpaina. Norbanako, enpresa eta elkarteek eskaintzen duten laguntza eskertu du Maialen Elduayen kideak, baina «sentsibilizazio lan bat ere» egin nahi dutela nabarmendu du eta horregatik, datozen aste eta hilabeteetan egingo dituzten ekimenetan, urritasuna duten haurren gaia jorratzeko ekimenak ere egingo dituztela iragarri du.

Martxoaren 13an egingo dute egitarauko lehen ekimena. Bertso afaria egingo dute Hendaian Amets Arzallus eta Jon Maiarekin. Horren ostean, hainbat ekimen izango dira, hala nola, laminen korrika Angelun martxoaren 22an, Neska Korrika apirilaren 5ean Azkainen, eta antzeko beste hainbat ekimenek osatzen dute egitaraua.



 

NAIZ
Loading player...


KONPROMISOA, ERANTZUKIZUNA, ZORROZTASUNA

 

Elene CARRETO - FOKU
Loading player...


Konfinamenduaren erronketako bat da geure buruak eta gorputzak zaintzea. Bide horretan, martxoaren 30etik aurrera, NAIZek zumba saioak eskainiko ditu egunero, astelehenetik ostiralera, Elene Carreto dantzari durangarraren eskutik.