Osasuna Magna areto futboleko Kopako final-zortzirenetan izango da, gaur arratsaldean Tuteran Aspil Jumpersi 2-6 irabazi ostean.
Imanol Arregik gidaturiko taldeak buelta eman behar izan dio markagailuari, Patorenek sartu baitute lehen gola hamargarren minutuan. Javivik sartu du, bere areatik egindako jokaldi pertsonal batekin.
Xotak ezin izan du lehen zatiko azken minutuak arte berdindu. 1:41 falta zela, Bynhok baloia lapurtu eta Mancusori pasatu dio honek berdinketa lortzeko.
Eta atsedenaldirako 30 segundo besterik falta ez zirenean, Mancusoren jaurtiketa batek Fabinhon jo eta ate barrura sartu da 1-2koa ipintzeko.
Bigarren zatian neurketa pixka bat erotu da. Hasierako minutuetan etxeko taldeari kostatu egin zaio partidan sartzea, baina 28. minutuan gauza berotu da. Bynhok zorte handia izan du 1-3koa sartzeko, zelai erditik baino atzerago, eta hegalan pegatuta, buelta erdian sartu baitu atea hutsik zegoela.
Hori bai, Aspil Jumpersek segituan sartu du 2-3koa, oso segundo gutxira. Gabriel izan da golegilea.
Xotak hartu du aurrea orduan, posesioa berak eramanda. Aspilek, aldiz, atezain-jokalariarekin jokatu behar izan du markagailuari buelta eman nahi bazion. Egoera hori bikain aprobetxatu dute Irurtzungoek, Bynhok, zelai erditik, 2-4koa sartu baitu.
Etxekoentzat, tamalez, ez zen gol bakarra izango. Wandersonek, 10 metroetatik, 2-5ekoa sartu du eta kanporaketa amaitzeko 1:43 falta zirela, Bihnok, buruz eta atezain gabe, behin betiko 2-6koa utzi du markagailuan.