0 commentaires

Krisia USAn

USA ere krisiak aspaldi harrapatu zuen, nahiz eta batzuk hori ukatzen saiatu diren. Agian USAren modelu ekonomikoa gurean txertatu nahi dutelako edo... Hemengo krisiaren adibide "El Pais" egunkariak kaleratu duen azken erreportaia. Azken bi urteotan lizentziatu diren unibertsitateko ikasleen ia erdia bere titulazioak eskatzen duena baino baldintza txarragoko lana burutzen ari da. Eta hori, hemen kontratuak orduka egiten dituztela!

Mas del 40% de los recién licenciados en EEUU...

0 commentaires

Egun eder bat...

Lanera joateko ordua baino ordu eta erdi lehenago esnatu naiz. Eguna aprobetxatu nahi nuen: lasai jaiki, presarik gabe ibili, bazkaria prestatu, dutxa eder bat hartu eta aspaldiko partez gosariaz disfrutatu.

 

Bazkaria prestatzen hasi naiz, idarrak, kipula eta patatekin. Han utzi ditut lapikoan egosten, eta dutxara sartu naiz. Orduan okertu zait eguna.

Dutxan ez zegoen ur berorik! Ur hotzarekin erdi busti eta katuak bezala atera naiz korrika uretatik.

Arropa jantzi eta sukaldera iritsi...

0 commentaires

Living Las Vegas

Ia bi milioi pertsona bizi dira Las Vegasen, eta egunean beste horrenbeste lagunek bisitatzen dute jokoaren munduko hiriburua. 2010ean, munduko 20 hotel handienetatik 18 Las Vegasen zeuden.

IMG_1440

Gizakiaren zoramenak mugarik ez duela uste baduzue, lasai, Las Vegasa joan eta listo, benetan mugarik ez duela konturatuko zarete. Imajinatu daitekeen guztia dago Las Vegasen. Eta gehiago.

0 commentaires

Besarkatu nazazu

Batzuetan gauzarik txikienak ere faltan botatzen dira. Etxetik kanpo denbora daramazunean, faltan botatzen dituzun gauzetako bat, zure ingurukoen besarkada bat da.

Kaleko istorio batek dioenez, kontzertua amaitu ostean, lagun min bat etorri zitzaion Francisi besarkada bat emateko eskatuz. Francisek noski, besarkatu egin zuen laguna, gogo handiz, zer gertatuko zen jakin gabe.

Besarkaren ostean, etxera joan eta bere buruaz beste egin zuen lagunak. Azken besarkada izan zen hura.

Eta hortik omen...

0 commentaires

9 hilabete

Ez da mundu perfektua hauxe, Jon Martinek dioen bezala, baina tira, denok egin beharko dugu zerbait... gure ondorengoek ere gozatzeko aukera izan dezaten...

...

Ongi etorri, ttiki,

Mundu honetara

Nahiz mundu perfektua

Ez den beharbada

Etorri zarenetik

Ederragoa da!

 

Gaurkoa Jone ta Oierri eskainia. Orain badakite, bihurtuko direla bi pertsona, hiru...

derniers posts
derniers commentaires