
Twitter sare sozialean urte berria opatzeko bidali ziren mezuak bildu dituen grafiko interaktiboa egin du Krist Wongsuphasawat thailandiarrak.
Ordu tarteak eta hizkuntzak baliatuta osatu du infografia. Grafikoan agertu diren 30 hizkuntza«nagusiak» aukeratu ditu, eta horien artean euskarazko «Urte berri on» agertu da.
Kazeta.info webguneak, Argia agerkaria aipatuta jakitera eman duen bezala, infografian sartuz gero, bideo labur moduan ikus daiteke abenduaren 31ko egun osoan zehar munduko leku ezberdinetan nola ematen zioten ongi etorria twitterlariek urte berriari. Hizkuntza bakoitzeko esaldietan «klik» eginez mintzaira horretan urte berria zoriontzeko txioak irakur daitezke. Hona euskarazkoa.
Irudian ikus daitekeenez urte zahar gaueko UTC +1ean (Denbora Unibertsal Koordinatua) izan zuen «Urte berri on» esaldiak erabilera gehien, hots, hemengo 00.00etan. Goizaldeko 3.00etan eta 5.00etan beste goranzko bi joera izan zituen esamoldeak.

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
«Galderetatik abiatzen naiz: egia deserosoa bada ere, hortik kantatu nahi dut»

Tolosa vivirá su Carnaval de mil y una formas diferentes
Arrosatik Idauze-Mendira, 30 urteko ondareari bide eginez
