
2000. hamarkadan sarri entzun genuen Eli Bujandaren ahotsa, Sugan taldearen kantu ezagunetan. Urteak pasa dira ordutik, baina abeslariak musikarekin duen harremana ez da inondik inora eten. Horren erakusgarri da 'Ametsak'; Eli Bujandaren estreinako bakarkakoa.
Antton eta Esteban Garciarekin batera sortu du Eli Bujandak 'Ametsak' egitasmoa. Abeslariaren eskarmentua nabaria da diskoan; izan ere, bere ahotsak kantuetako bakoitza betetzen du zeharo. Horrela, diskoa osatzen duten hamar kantuekin, ametsei gorputz eta hitza jartzea lortu du taldeak.
Eli Bujandaren 'Ametsak' lanak badu loturarik Sugan taldeak egiten zuen pop-rock harekin, baina eboluzioa eta heldutasuna nabariak dira lan berri honetan. Abeslariak berak esan digunez, publiko ororentzat sortu ditu doinuak eta hitzak, eta goxo entzun eta gozatzeko moduko kantuak eskaini nahi izan dizkigu.
«El legado de La Polla Récords es más presente, necesario y actual que nunca»

Palau Sant Jordi bete eta milaka bihotz konkistatu ditu ETS taldeak

BECeko kontzertuen aurretik, kontzertu bira iragarri dute Pantxoa eta Peiok
