
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g arroz fideo, 250 g oilasko bularki, tipulina bat, 2 piper berde, piper gorri bat, soja saltsa, olioa.
Zailtasuna 2
1. Arroz fideoak uretan 15 minutuz beratzen utzi. Ondo xukatu.
2. Zartagin handi batean edo wok batean txikitutako tipulina olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Zerrenda finetan moztutako piperrak gehitu eta erregosi, su ertainetan.
4. Barazkiak eginda daudenean, tiratan moztutako oilaskoa eta zurrusta bat soja saltsa gehitu eta arin erregosi.
5. Arroz fideoak gehitu eta arin erregosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g arroz fideo, 100 g soja kimu, baratxuri ale bat, 70 g kakahuete, 2 azenario, 250 g oilasko bularki, soja saltsa, olioa, jengibre freskoa.
Zailtasuna 2
1. Arroz fideoak uretan 15 minutuz beratzen utzi. Ondo xukatu.
2. Zartagin handi batean edo wok batean tira finetan moztutako azenarioa eta txikitutako baratxuria olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Soja kimuak eta kakahueteak gehitu eta arin erregosi.
4. Tiratan moztutako oilaskoa gehitu eta arin erregosi.
5. Arroz fideoak eta koilarakada bat soja saltsa gehitu eta arin erregosi. Birrindutako jengibre pixka bat bota eta nahastu.

Osakidetza trata 260 casos del Síndrome de Kawasaki, que afecta sobre todo a menores de 5 años

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
