
ETA MUSKUILUREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g fideo fina, 2 baratxuri ale, 300 g bakailao, 500 g muskuilu, 700 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Bakailaoari gatza kentzeko 36 orduz ur hotzetan beratu. Tarte horretan ura lau aldiz aldatu behar dugu. Lehenengo bi aldaketak zortzi ordutik izango dira, eta beste biak hamar ordutik. Zatitu.
2. Muskuiluak garbitu eta egosi, ireki arte. Oskolak kendu eta salda xukatu.
3. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Bakailaoa gehitu eta arin erregosi.
5. Paella ontzi batean olioa berotu eta fideoak arin erregosi.
6. Salda beroarekin estali eta bakailaoa eta muskuiluak gehitu. Nahastu eta gatza bota.
7. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 8-10 minutuz.
ETA TXIRLEKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g fideo fina, piper berde bat, porru bat, 300 g bakailao, 400 g txirla, 700 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi su eztitan.
2. Gatza kendutako bakailaoa gehitu eta arin erregosi.
3. Paella ontzi batean olioa berotu eta fideoak arin erregosi.
4. Salda beroarekin estali eta bakaialoa eta txirlak gehitu.
5. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 8-10 minutuz.

El último refugio de Tito: historia y nostalgia yugoslava en la Casa de las Flores

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

«Nos gusta lanzar pequeñas bombitas a la conciencia de la gente»
