NAIZ

EHUko ikasleek erregai sintetikoentzat katalizatzaile bat aurkeztu dute Repsol Challengen

Repsol Challenge Unibertsitarioaren finalera iritsi da EHUko ikasle talde bat. ‘eFuel kateen luzera kontrolatzeko katalizatzaileen erabilera’ lana aurkeztu dute Madrilen ‘Mugikortasun Iraunkorra’ kategorian. Aurkeztu duten katalizatzailea erraz birzikla daiteke, ez da toxikoa eta merkea da.

Mario Escribano, Emilio Garcia eta Raquel Lopez; EHUko ikasleak.
Mario Escribano, Emilio Garcia eta Raquel Lopez; EHUko ikasleak. (EHU)

‘GreenDrive Innovations’ taldea osatzen dute EHUko Mario Escribano, Emilio Garciak eta Raquel Lopezek, Repsol Challenge Unibertsitarioaren lehen edizioan ‘Mugikortasun Iraunkorra’ kategoriako finalisten artean geratu ziren. ‘eFuel kateen luzera kontrolatzeko katalizatzaileen erabilera’ lana aurkeztu zuten leihaketara.

Erronkaren helburua da gazteek konponbideak proposatzea trantsizio energetikoak eta deskarbonizazioak planteatzen dituzten desafioei. EHUko hiru ikasleen lanak erregai sintetikoetarako katalizatzaile berri baten erabilera ikertu du; katalizatzaile honek kateen luzeran kontrol handia izatea ahalbidetzen du: erraz birzikla daiteke, ez da toxikoa eta merkea da.

Finalisten artean geratu izana garaipen handia da Escibano, Garcia eta Lopezentzat, beste unibertsitate batzuetako ikaskideak ezagutzeko aukera ere hala izan dela kontatu dute. Escribanok bizi izandakoa positibotzat baloratu du: «Espainia osotik etorritako unibertsitateko ikasleak ezagutu eta haiekin lan egiteko plazera izan dugu».

«Pertsonalki bi egunetan asko ikasi genuen gure proiektua nola aurkeztu eta saldu. Ekimen oso garrantzitsua da, ez bakarrik gaur egungo ikerketa eta garapen teknologikorako, baita ikasleentzako zubi bat sortzeko ere unibertsitate munduaren eta lan merkatuaren artean», ondorioztatu zuen taldekideak.

Repsol Challenge

Lehen aldia da Repsol Challenge Unibertsitarioa egiten dena, eta bi fase izan ditu. Lehenengo fasean, 250 talde inguruk eta 1.700 ikaslek proposatutako bost gaietako bati buruzko proiektu bat bidali zuten antolakuntzara. Bost gaiak Hiri Iraunkorrak, Mugikortasun Iraunkorra, Ekonomia Zirkularra, Industria Iraunkorra, eta Trantsizio Energetikoa eta Gizartea dira.

Bigarren fasean, gai bakoitzeko bost talde onenak Madrilera joan ziren, aditu-talde baten aurrean aurkezpena prestatzeko. Bertan izan dira hiru ikasle euskaldunak, bigarren faseko finalean adituei beraien proiektua azaltzen.