
Hilabeteetako jardunaren ostean, aurreko asteburuan jakinarazi dira zeintzuk eskuratu dituzten VillaSound Bilbao ekimenaren 2024ko sariak. Bilborock aretoan astez-aste zuzenekoak eskainiz ibili dira hainbat proiektu azken ostegunetan eta dagoeneko jakitera eman dituzte zein kategoriatan irabazi duen proiektu bakoitzak.
«Rally 48 Bizkaiko talde bat da. M. Sanchez galdakoztarrak, Choisy eta Mark-L arrigorriagarrek, eta Etxebarriko Quiet-G ekoizleak osatzen dute. Soinu freskoak eta sentimenduz betetako hitzak dakartzate, eta hori guztia agertokietara eramateko gogoa dute», aipatu dute VillaSound Bilbaotik. Epaimahaiak haiek aukeratu ditu VSB TOUR 24 saria emateko, eta, ondorioz, lau kontzertu eskainiko dituzte lau hiritan, Son Estrella Galicia zikloaren eta aretoen barruan, banda ezagun baten kontzertuak irekiz.
Horrez gainera, Rally 48, Kalipotxo, Xabier Badiola, Mikosis, Markos García eta Gydeon dira 4. VillaSound Bilbaoren mentoring pertsonalizatuko faserako hautatu diren 6 talde eta bakarlariak. Sari horrekin, proiektu bat aurrera eramateko ikastaroak eta gidalerroak eskuratuko dituzte irabazleek.
Musika Bulegoa saria
Mentoringerako sarbiderik eskuratu ez duten arren, S.A.D. (Sistemak Arriskutsuak Dira) taldeak Musika Bulegoak emandako saria eskuratu du. ‘Nika’ izeneko disko indartsua eskuratu zuen Leioako taldeak. Liam O Maoalin, Xabier Seoane eta Aitor Urrutia dira taldea osatzsen dutenak eta rockaren ertz desberdinetatik jorratu dute beren azken lana.
Goiko aldean duzue NAIZ Irratiko MusikHaria saioan izan zireneko elkarrizketa entzuteko moduan.
Bestelako sariak
Kalipotxo proiektuak eraman du BIME Live Saria, Mikosisek Aste Nagusia saria, Gideonentzat izan da Lokal Sessionsena eta Markos Garciarentzat Bilbao Basketek ematen duena. Horrekin osatu zen larunbatean La Paloma eta Alai proiektuen musikaz lagunduta egin zen sari banaketa.

Nueva funcionalidad de Google: activa NAIZ como fuente preferida para seguir la actualidad

El crucero del hantavirus deja ya un caso en Suiza y desembarcará el sábado en Tenerife

Mende erdi berantago, Peiok eta Pantxoak ikurrinaren haizea zabaldu dute Santutxura

Una cueva pirenaica a 2.235 metros de altitud fue refugio humano durante la Prehistoria

