
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
12 enpanadilla oblea, arrautza. Betegarria: 200 g izokin ketu, 150 g gazta krema, 50 g intxaur, 80 g datil. Saltsa: 150 ml esne-gain, 50 g Brie gazta.
Zailtasuna 1
1. Intxaurrak eta datilak txikitu.
2. Izokina tira txikitan moztu.
3. Izokina, gazta, intxaurrak eta datilak nahastu.
4. Oblea bakoitzaren erdian nahasketa jarri. Itxi ertzak lotuz.
5. Irabiatutako arrautzaz pintatu.
6. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 15 minutuz edo, orea gorritu arte.
7. Esne-gaina eta gazta berotu eta eragin, urtu arte. 3 minutuz egosi eta behar adina gatz bota.
Kanapeen gainetik bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
2 enpanadilla oblea, arrautza. Betegarria: 150 g izokin ketu, 100 g otarrainxka, 150 g gazta krema. Saltsa: 150 ml esne-gain, 50 g ahuntz gazta.
Zailtasuna 1
1. Otarrainxkak egosi, zuritu eta txikitu.
2. Izokina tira txikitan moztu.
3. Izokina, gazta eta otarrainxkak nahastu.
4. Oblea bakoitzaren erdian nahasketa jarri eta tolestu.
5. Irabiatutako arrautzaz pintatu.
6. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 15 minutuz edo, orea gorritu arte.
7. Esne-gaina eta gazta berotu eta eragin, urtu arte. 3 minutuz egosi eta behar adina gatz bota.
Kanapeen gainetik bota.

Osakidetza trata 260 casos del Síndrome de Kawasaki, que afecta sobre todo a menores de 5 años

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
