
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g itsas-zapo buztan, 250 g muskuilu txiki, 250 g txirla, 200 g ganba, 200 g tipula, 150 g tomate heldu, baratxuri ale bat, irina, salda, olioa.
Zailtasuna 2
1. Garbitu ondo muskuiluak. Eltze batean muskuiluak ur pixka batekin egosi, muskuiluak ireki arte. Salda xukatu eta erabili.
2. Ganbak zuritu eta buruak kendu. Buruak salda egiteko erabili.
3. Itsas-zapoa xerratan moztu, gatza bota eta irineztatu. Zartagin batean olioa berotu eta arraina pixka bat frijitu, egin su bizian barnealdea mamitsu gera dadin.
4. Eltze batean moztutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi. Tomatea zuritu eta txikitu. Tipulari gehitu eta erregosi.
5. Arraina, txirlak eta ganbak saldarekin estali eta 9 minutuz egosi. Muskuiluak sartu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Kilo bat itsas-zapo buztan, 2 baratxuri ale, 300 g muskuilu, 100 g txirla, 150 g ganba, ardo zuria, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Muskuiluak eta arraina aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Ardo pixka bat eta 200 ml salda gehitu.
4. Arraina, txirlak eta ganbak saldarekin busti eta 9 minutuz egosi. Txikitutako perrexila eta muskuiluak sartu.

Fermin Muguruzak Anoetan eskainiko duen kontzertuko ordutegiak iragarri ditu

Decenas de grupos, varios de ellos vascos, rompen con el Viña Rock tras su compra por sionistas

Gorka Urbizuk herri txiki bihurtu du Bilbo

Los cerebros humanos contienen «una cucharada» de microplásticos que dañan la salud mental
