
Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 250 g irin, arrautza bat, 125 g gurin, gatza. Betegarria: tipula erdia, 150 g ziazerba, 200 g patata, 100 g kuiatxo, 75 g Roquefort gazta, 8 intxaur, 3 arrautza, 150 ml esne, 150 ml esne-gain, gatza, piperbeltz zuria, intxaur muskatua.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatz pixka bat, arrautza eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte.
3. Tapatu eta hozkailuan ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete.
5. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Ziazerbak garbitu eta tiratan moztu. Kuiatxoa txikitu. Barazkiak tipularekin batera jarri eta arin erregosi.
3. Patata zuritu eta zerrenda finetan moztu.
4. Ontzi batean esnea, esne-gaina eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz, intxaur muskatu eta piperbeltz zuri bota.
5. Orearen gainean patata, intxaurrak, txikitutako gazta eta barazkiak jarri. Aurreko nahasketarekin estali.
6. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 35-40 minutuz.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Blancas, delgadas y jóvenes: un estudio constata los sesgos de la IA en imágenes de mujeres

Euskal musikaren sektoreak kezkaz begiratzen dio makrokontzertuen gorakadari

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos
