
Osagaiak 4 lagunentzat
Xafla bat hostore, txerri azpizun handi bat. Betegarria: 250 g txerri pate, 60 g urdaiazpiko ondu, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Hornidura: 400 g patata, ardo zuria, olioa, gatza, piperbeltz beltza, ezkaia, oreganoa. Saltsa: 300 g tipula, 2 baratxuri ale, 400 ml salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 3
1. Hostorea arrabola batekin zabaldu eta pateaz igurtzi. Gainean urdaiazpikoa jarri.
2. Azpizunari gatza eta piperbeltz beltza bota. Zartagin bat olio pixka batekin berotu eta azpizuna gorritu. Atera eta hozten utzi.
3. Azpizuna hostorearen gainean jarri. Bildu eta arrautza pixka batekin pintatu.
4. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 30-35 minutuz.
Atera eta xerratan moztu.
Saltsa:
1. Zerrendatan moztutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
2. Saldarekin busti eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
Hornidura:
1. Patatak zuritu eta dadotan moztu.
2. Azpil batean patatak jarri. Gainetik zurrusta bat olio, zurrusta bat ardo, gatza, piperbeltz beltza, oreganoa eta ezkaia bota eta ondo nahastu.
3. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 30 minutuz. Errearen erdian eragin.
Plateretan azpizuna jarri eta gainetik saltsa bota. Patatekin lagundu.

El ayuno intermitente no está a la altura de su fama para perder peso

Zortzi eguzki berri Euskal Herriko sukaldaritzan

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
«Galderetatik abiatzen naiz: egia deserosoa bada ere, hortik kantatu nahi dut»
