Jose Antonio Martinez
ARGAZKI ERREPORTAJEA

Pirinioen bikaintasuna, neguaren gerizpean

Midi d´Ossau giro izoztuan bilduta. 2.884 metroko gailurraren inguruan haizeak marraztutako elur printzak ageri dira.
Midi d´Ossau giro izoztuan bilduta. 2.884 metroko gailurraren inguruan haizeak marraztutako elur printzak ageri dira. (Jose Antonio Martinez)

Elurtutako paisaien soiltasunaren atzean neurrigabeko bikaintasunez janzten dira Pirinioetako mendi gailurrak, neguaren manta zuria aldean hartuta. Izoztutako tontorrak, haizeteen eraginez elurtutako basoak, faunaren noizbehinkako agerpena... Horretan datza, hain zuzen, mendikate honen xarma: neguko muturreko klimak dakarren muturreko edertasuna.


Ara ibaia, pagadi eta izeidiz osatutako basoetan zehar igarotzen, elurte mardul baten ondoren hartutako argazkian. Jose Antonio Martinez
Eguneko azken argi izpiek Secus mendizerra argiztatzen dute, Huescan. Jose Antonio Martinez
Pirinioetako neguko baldintzak askotan muturrekoak badira ere, bada bertan bizirauten duen animaliarik. Esaterako, lagopodo alpinoa ikus daiteke, tenperatura baxuenei aurre egiteko ondoen prestatutako espeziea. Izan ere, Pirinioetako tontor altuenetan bizi da urte osoan, 3.000 metrotik gora. Jose Antonio Martinez

Infernuko Tontorrak eguneko azken eguzki printzek bustita, argiztapen morexka batek jantzita. Jose Antonio Martinez
Putreek utzitako jatekoaren atzetik dabilen azeria. Jose Antonio Martinez
Era desberdinetako hegaztiez gain, orkatz eme bat eta bere kumea elur mardularen artean dabiltza. Jose Antonio Martinez
Jose Antonio Martinez
Jose Antonio Martinez
Jose Antonio Martinez
Elur berriak leundu egiten du Larrako erliebe karstiko malkartsua. Pinu beltzak elurrez erabat estaliak ageri dira Erronkariko inguru honetan. Jose Antonio Martinez
Llobregat ibaiaren goi ibilgua neguan, Castellar de N'Hug eta La Pobla de Lillet artean, Bartzelonan. Jose Antonio Martinez
Izotzetan harrapatutako ezpela (boj), Huescan hartutako irudian. Jose Antonio Martinez
Bisutsaren ondoren iparraldeko gailurrek aldi glaziarretako itxura berreskuratzen dute. Jose Antonio Martinez
Pago hosto bat, izotzetan, Abodin hartutako argazkian. Jose Antonio Martinez