gara, donostia

BIZITZEKO POZA

Ospitaleak ez dirudi hasiera batean bizipozari buruz pentsatu eta bururatuko litzaigukeen lehen tokia, baina izan daiteke sentimendu hori islatzeko taula. Gorlizeko ospitalean atera zuen Julen Nafarretek argazki hau eta horrela arrazoitu du bere aukera: «Izekori ebakuntza egin zioten Urdulizeko ospitalean eta egun batzuk pasa eta gero hara eraman zuten. Ebakuntzak honakoak ekarri zituen: minak, beldurrak, kezkak, pilulak, amorrua, nekea, pilula gehiago... Itsasoari begira, une batez bada ere, txarkeria guztiak desagertu ziren, etorkizunari baikortasunez eusteko».