IRUDITAN
Neguan izan zen
Neguan izan zen
oinezaren malutek
lurra zuritzen zutenean
eta elurra hil-ator errukitsu zenean
orduan joan zinen
hain maiteak zenituen hartxoriekin batera
mihiseak hotz gelditu ziren
eta etxe bakartian zure aztarrenak
bazter guztietan, horma esankorretan
irribarre leun haiek
eta bizitza baten argazkiak
neguan izan zen
eta espanturik gabe alde egin zenuen
isil, zuzen, jakitun, jabe,
bizi zaitez, esan zenidan
saia gauza ederrak, maitatu jendea
eta ni... ni itxaroten egonen natzaizu.
Zer naiz orain, esadazu
fereka nazazu
zure leialtasunaren hatz sotilekin
neguan izan zen
zu aldendu zinenean
ni ere urrun nago orain
eta bila nabilkizu goizaldeko ordu isiletan
dirudien guztiaren beste aldetik
neguan izan zen.