We're sorry, but something went wrong: Web application could not be started

We're sorry, but something went wrong.

The issue has been logged for investigation. Please try again later.

Technical details for the administrator of this website

Error ID:

79dfac5e

Details:

Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.

Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.

You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.

For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

This website is powered by Phusion Passenger(R)®, the smart application server built by Phusion®.
Mikel Aramendi
Kazetaria
JO PUNTUA

«Brexit»: arriskua ala aukera?

Hein batean, berrogei urte geroago, abiapuntura itzuliko gara. Oso baldintza eta jarrera ezberdinekin bada ere. 1975eko ekainaren 5ean, Europar Erkidegoetan jarraitu ala ez erabakitzeko erreferenduma egin zen Erresuma Batuan, Harold Wilsonen gobernu laboristak deituta, zortzi hilabete lehenagoko hauteskundeak irabazteko hark emana zuen hitza betez. Orduan, laboristek eskatu bezala, hautesleen bi herenek onetsi zuten Heathen gobernu kontserbadoreak 1973an sinatutako integrazioa. Eta orduan ere izan ziren ñabardurak Erresumaren barnean, baina Eskozia iparraldeko irletan bakarrik nagusitu zen ezetza.

Orain arte, iragan osteguneko emaitzen hausnarketa ikuspegi britainiar hutsetik joan da, ondorioak ez baitira hutsalak (ezta erabatekoak edo unibokoak ere) egungo Erresumaren egitura politikoari dagokionez. Baina egunak igaro ahala, argi dago «europar irakurketa» ere egin beharko dela. Eta ikuspegi horretatik, gauzak kasik korapilatsuagoak direla gainera.

Cameronek ere hitza emana du 2017an Europar Batasunean jarraitu ala ez erabakitzeko erreferenduma egiteko. Eta argi dago hitz hori jateko inoiz baino ihesbide gutxiago uzten diotela hauteskunde hauen emaitzek: liberal-demokraten porrotak aitzakia kentzen dio... eta UKIPenak, aldiz, akuilatu egiten du: laboristei Eskozian orain gertatu zaienaren antzeko zerbait gerta dakieke toryei etorkizunean Ingalaterran Europarekiko harremanen auzia herritarren erabakimenetik kanpo uzten saiatzen badira. Eta duela 40 urte ez bezala, hautesleria erdi bana dago zatituta, nabarmenki.

Arazo nagusia, hala ere, mahairen beste aldean dagoela esango nuke. Erreferendumaren emaitza, Batasunean jarraitzeko negoziaketei estuki lotuta egongo baita... eta une honetan, «Brexit»-aren (Britain's Exit) posibilitatea arriskutzat baino aukeratzat jotzen dute Alemanian (eta, beraz, EBn) agintzen duten hainbatek. «Grexit»-aren kasuan bezala, jendaurrean inoiz aitortuko ez badute ere.

We're sorry, but something went wrong: Web application could not be started

We're sorry, but something went wrong.

The issue has been logged for investigation. Please try again later.

Technical details for the administrator of this website

Error ID:

c446aa07