Zezenketak eta euskal kultura
Zezenketari buruzko azken polemika dela eta (Donostian gertatu berri denaren harira, batez ere), mota askotako argudioak, gehienak absurdo samarrak, entzun ditut; absurdoenetako bat Gasco zinegotzi sozialistak adierazia, zezenketak euskal kulturaren parte ere badirela harro esan zuenean. Argudioa ez da berria eta ez du Gasco jaunak asmatu, beste batzuek ere erabili izan dute aspaldidanik. Nik ez dut hori, zenzenketak euskal kultura diren ala ez, zalantzan jarriko; egia esan, berdin dit. Badakit argudio hori erabiltzen dutenek zezenketa espainiartasunarekin lotzen dutenen argudioak ahuldu nahi dituztela horrela (lan batzuetan oso zaila, kontuan hartzen badugu Donostiako lehen zezenketan gertatu zena: errege zaharra, infanta bat, Froilán bat, toreatzaileen hitz patriotiko bezain konstituzionalak), eta onartzeko prest nago.
Onar dezagun, beraz, zezenketak euskal kulturaren osagai direla. Eta zer? Euskal kultura (…) osatzen duen guzti-guztia onartu behar al dugu «euskal» delako, besterik gabe? Niri zezenketak ez zaizkit gustatzen, izan euskal kultura, kultura espainiarra edo kultura armeniarra. Nire buruari galdetzen diot, jakinmin, nolakoa izango den Gasco jaunak eta horiek guztiek kulturari buruz gogoan duten ideia; pentsatuko dute, beharbada, kultura gauza egina dela, bukatua, aldaezina, tradiziozkoa, iragan urrun batean finkatu zena betiko, guk, orain bizirik gaudenok, era akritikoan jaso behar duguna, ezer ukitu gabe. Horrela pentsatzen badute, kultura hilaz ari dira, arkeologia museoetan gorderik dagoen kulturaz (…). Nik, aldiz, uste dut bizirik gaudenok egiten dugula kultura, kultura ez dagoela ez egina, ez bukatua, ez dela aldaezina eta jasotzen duguna era kritikoan gaurkotu egin behar dugula, kultura bizia nahi badugu. (…)

«La maternidad nos da la oportunidad de aprender a mirar a nuestra niña interna»

Sabin Etxea fía ahora a un juez la resolución de su crisis en Getxo

«Que solo se permita comprar casas para vivir es legal, está sobre la mesa»

Martxoaren 3ko biktimen aurka jo du Gasteizko gotzainak: «Tentsioa dago»
