GARA
DONOSTIA

«Land of mine» filmak irekiko du Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia

Martin Zandvliet zuzendari daniarraren “Land of mine” filmak irekiko du Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia. 1945eko maiatzean girotua, gerraostera garamatza. Ia 2.000 preso alemaniar, nerabeak gehienak, naziek jarritako ia bi milioi mina kentzera behartu zituzten.

Apirilaren 15ean hasiko da aurtengo edizioa Donostia Kulturak antolatuta. Eskainiko diren lanen artean “El Caso Fritz Bauer” (Lars Kraume, Alemania); “The Crossing” (George Kurian, Norvegia-India); “Gente Dei Bagni” (Stefania Bona eta Francesca Scalisi, Italia), eta “A Haunting History”, (Ilse van Velzen eta Femke van Velzen, Herbehereak) daude.

“Leyuad, un viaje al pozo de los versos” (Gonzalo Moure, Brahim Chagaf eta Ines G. Aparicio, Saharar Errepublika Demokratikoa); “Mallory” (Helena Trestikova (Txekiar Errepublika); “La Prenda” (Jean-Cosme Delaloye, Suitza); “Titiá” (Tamas Almasi, Hungaria) eta “Starting Point/Punkt Wyjscia” film laburra (Michal Szczesniak, Polonia) ere Sail Ofizialean ikus ahal izango dira.

Human Rights Film Network (HRFN) sarea arduratu da lanen hautaketaz.