GARA
DONOSTIA

Landare berezien azokak Iturrarango lorategi botanikoaren xarma areagotu du

Kontinente ezberdinetako landare bereziak Pagoeta Parke Naturaleko Iturraran Lorategi Botanikoan bildu ziren joan den asteburuan bisitari ugariren gozamenerako. Ia 50 mintegik hartu zuten parte Landare Berezien Azokaren 14. edizio honetan, dagoeneko ospe handia eskuratu duen hitzorduari indarra emanez. Parte hartu zuten mintegien artean, Euskal Herrikoez gain, Estatu frantses eta espainoletik eta Italiatik etorritakoak ere izan ziren, besteak beste.

Paraje ederrean kokatuta, azokak jolaserako gunea eskaini zuen, baita lorategiaz gozatzeko parada paregabea ere. Inguruak berez duen edertasunari xarma eta kolore biziak gehitzen dizkio erakustaldiak, eta horrek bisitari ugari erakartzen ditu urtero. Landare bitxiak erosteko asmoz doanak, gainera, mundu osoko landareak aurkitzeaz gain, prezio «paregabean» aurkitzen di tu ale bereziak, antolatzaileen esaneta n, eta horrek hitzordua finkat u du hainbat bisitariren agen dan.

Hala, euri mehatxupeko eguraldiarekin ere, lagun asko gerturatu zen azokara, loreontzi eta hazi askotarikoak arretaz begiratzera, eta kontuan hartuta hitzorduak hitzaldiak eta bestelako jarduerak eskaintzen dituela, baita bertako produktuak erosteko aukera ere.